Nafarroako atxilotuek torturatuak izan direla salatu dute epailearen aurrean

Beste beste poltsa jarri diotela salatu du Irati Mujikak eta sexualki erasotzeaz mehatxatu dutela. Mikelen kasuan tortura psikologikoak gailendu dira baina kolpeak ere jaso ditu egun hauetan.

Nafarroan pasa den astelehenean atxilotu zituzten Irati Mujika eta Mikel Beunzarekin egoteko aukera izan du beraien abokatuak tarte labur batez eta biek jasandako torturak azaldu dizkiote. Oihanekin egoteko aukerarik ez du izan. Tarte oso laburra utzi diote beraiekin egoteko eta familiak oraindik ez du aukerarik izan beraien senideak ikusteko.

Iratiri dagokionez ez du egin ez deklarazio polizialik ez eta judizialik ere. Epailearen aurrean salatu ditu jasandako torturak.

- Iruñean atxiloketa une nahiko lasaia izan zela adierazi du, baina bidaian jada hasi zirela kolpeak eta mehatxuak.
- Bereziki bigarren eta hirugarren egunak oso gogorrak izan direla esan du. Egun hauetan kolpeak eman dizkiote, mehatxuak jaso ditu, ariketa fisikoa eginarazi diote eta 4 edo 5 aldiz jarri diote poltsa buruan arnasa hartzea galeraziz.
- Honez gain mehatxu sexistak jasan dituela adierazi du, besteak beste burni bat sartuko ziotela esanez e.a.

Mikelek adierazi du nagusiki psikologikoak izan direla torturak. Epailearen aurrean salatu ditu tratu txarrak eta epaileari esan dio presio eta mehatxuen ondorioz egin duela deklarazio poliziala:

- Mehatxu ugari jaso ditu, kolpe batzuk ere bai, eta presioa handia izan da. Postura fortzatuetan egoera behartu dute.
- Une batean mahai gainean pistola bat jarri diote poliziek eta mehatxu egin diote beraiek nahi zutena esan ezean ETArekin lotuko zutela.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren salaketa:

Azken aldian ohikoak burutu diren tortura salaketak iritsi dira berriro ere. Zapatero eta Rubalcabak Nazio Batuen Erakundearen gomendioei muzin egin eta euskal herritarrak torturatzen jarraituko dutela adierazi dute argi eta garbi.

Torturaren arduradun politikoak erabakitzen dute poliziak nor, noiz eta nola torturatuko duen. Baina benetan salagarria da tortura kasu hauen aurrean isilik dauden politikarien jarrera. Uxue Barkos, Juan Jose Ibarretxe eta Miren Azkaratek tortura salaketa larri hauen mantentzen duten isiltasunak erakusten digu nola ulertzen dituzten beraien giza eskubideak. Torturatzaileek ez diete nonbait nazkarik sortzen, torturatzaileei ez diete alde egiteko esaten, tortura ez da nonbait salatu beharreko bortxakeria.

Komunikabide nagusien jarrera ere benetan da salagarria. Gazte hauen aurkako akusazio bakarra Segi-ko kideak izatea da. Horregatik atxilotu, torturatu, espetxeratu eta sakabanatu dituzte. Baina ETB bezalako komunikabideak ardurato dira beste behin hau ezkutatzeaz.

Asteburuan Iruñean izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu besterik gabe.

info7

zuzeneko emisioa

Jone Goirizelaia

La abogada Jone Goirizelaia analiza las modificaciones del Código Penal para aumentar las penas a los presos políticosvascos con la inclusión de la libertad vigilada.

Entzun:                                                                                                                                  

Heriotza zigorrik ez, bizi arteko zigorrik ez

Urtarrilaren 3an denok Bilbora.

Oreretako Gaztetxearen VIII. urteurrena


mediku

bihotz taupadak entzuteko tresna

Anjel kalera! herri ekimena

Argazkian, Anjel kalera! herri ekimenaren aurkezpena, 2007ko azaroaren 17an.

Anjel Figueroa

Anjel Figueroaren egoera

Kaixo Mundua!

Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5